Politika -

Koronabirusa

Irene Monterok positibo eman du koronabirusean, eta Pablo Iglesias koarentenan dago

Ministroek ostegun honetan bertan egingo dute proba, eta arratsaldean emango dute emaitzen berri.

Irene Montero, Berdintasun ministroa. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia
Irene Montero, Berdintasun ministroa.
Irene Montero, Berdintasun ministroa. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irene Montero Berdintasun ministroak positibo eman du koronabirusean, eta Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea berrogeialdian dago, Moncloak jakinarazi duenez.

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez, ostegun honetan bertan egingo dizkiete probak Exekutiboko kide guztiei, eta arratsaldean bertan emango dute emaitzen berri. Moncloa Jauregian "egunak dira" prebentzio-neurriak indarrean zirela.

Gaurko Ministroen Kontseilua 12:30ean egingo da, eta bertan "osasun agintariek emandako gomendioak jarraituko dira". Monterok, asteartean egindako bileran parte hartu zuen.

Horrenbestez, COVID-19  gaitzari aurre egiteko plana onartzeko ardura duten ministroak besterik ez dira hitzordu horretara joango. Bileraren ostean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak prentsaurrekoa eskainiko du, eta kazetariek telematikoki egin beharko dizkiote galderak.

Ordutik aurrera, Moncloak adierazi duenez, presidentearen agendan aurreikusitako gainerako bilera guztiak bieokonferentziaz egingo dira. Arratsaldean egingo dute irizpide hori jarraituko duen lehen hitzordua, gizarte eragileekin.

Sanchezek Unai Sordo eta Pepe Alvarez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiekin eta Antonio Garamendi eta Gerardo Cuerva CEOEko eta Cepymeko presidenteekin biltzeko asmoa zuen elkarrizketa soziala sustatzeko eta bileren egutegi ofiziala ezartzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika Espainiako Gobernua Espainia Pablo Iglesias Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa