Politika -

Koronabirusa

Espainiako Gobernuak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga itxi du

Marlaska ministroak iragarri duenez, gauerdiaz geroztik lurreko muga guztietan kontrolak daude, Espainiako Estatu osoan.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroa iragarri du neurria. Argazkia: Efe.
Fernando Grande-Marlaska, Espainiako Barne ministroa
Polizia kontrolak mugara itzuli dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak astelehenean iragarri duenez, gauerdiaz geroztik Estatu osoko lurreko muga guztietan kontrolak ezarri dituzte berriz, alarma egoera bukatzen den artean.

Moncloako Jauregian egindako prentsaurreko batean zehaztu duenez, espainiarrak eta Espainian bizi direnak bakarrik sartu ahal dira, eta oraindik aletu ez dituzten salbuespen batzuk ere aurreikusi dituzte. Salbuetsita daude, halaber, bere jarduerarekin lotutako joan-etorrian dauden beste Estatuetako diplomazialariak eta garraio lanetan ari direnak, “jarduera ekonomikoaren jarraitutasuna eta hornitze katea zaintzeko”.

Marlaskak adierazi du Europako gainerako Gobernuekin koordinatuta hartu dutela neurria, eta astelehen goizean ministro kontseilu telematikoa egin dutela Barne eta Osasun sailetako ordezkariek.

Itsas eta aire mugei dagokienez, bakarrik esan du aukera guztiak hartuko dituztela aintzat, unean uneko egoeraren arabera.

Astelehen goizean, Europar Batasuneko zazpi herrialdek (Austria, Hungaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Polonia, Lituania eta Alemania) zioten jakinarazia Europako Batzordeari barne mugetan kontrolak ezarri dituztela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea berriak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak COVID kasuak