Politika -
Gipuzkoako Foru Aldundian
ANk epaitutako Oiartzualdeko gazteak hartuko ditu bihar Garitanok
Goizeko 10:00etan hasiko da bilera, Donostiako Foru Aldundian. Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 17 gazteen delegazio bat Garitanorekin batzartu egingo da.
Erredakzioa
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusiak Segirekin ustezko erlazioa izategatik Auzitegi Nazionalean epaitutako Oiartzualdeko gazteak hartuko ditu bihar, Foru Aldundian.
Ohar batean jakinarazi dutenez, goizeko 10:00etan hasiko da bilera, Donostiako Foru Aldundian. Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 17 gazteen delegazio bat Garitanorekin batzartu egingo da.
Bestealde, hil honetako 18an Errenterian atxilotu zituzten hiru gazteak aske utzi dituzte gaur, epaiaren zain.
Oiartzualdeko 26-31 urte bitarteko bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten uztailaren 18an, Errenterian, kale-indarkeria ekintzekin lotura dutelakoan.
Atxilotuak Madrilera joan behar ziren deklaratzeko, baina horren ordez senideak eta abokatuak bidali zituzten Ertzaintzaren Errenteriako komisaldegira epaitegian azalduko ez zirela jakinarazteko. Era berean, "herrian egon behar" zirela azaldu zioten Ertzaintzari.
Egun horretan bertan, 20:00ak aldera atxilotu zituzten hiru gazteak Errenteriako Xenpelar plazan. Hiru gazteak kiosko baten teilatura igo ziren eta ertzainek jaitsi egin behar izan zituzten.