Politika -

Donostiako gotzaina

'Benetako bakea terroristen damutik' jaio behar dela uste du Munillak

ETAri amaiera iragartzeko deia egin dio Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak San Ignazio Loiolakoaren basilikan.

Munilla, San Ignazio Loiolakoaren basilikan. Argazkia: Efe.
Munilla, San Ignazio Loiolakoaren basilikan. Argazkia: Efe.
ETAri amaiera iragartzeko deia egin dio Munillak

00:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren hitzetan, ''benetako bakea eta normalizazioa terroristen damutik etorri behar da".

Munillak adierazpen horiek egin ditu San Ignazio Loiolakoaren basilikan, Azpeitian (Gipuzkoa). Loiolako Ignazio Deuna dela eta, Isabel Celaa sailburua izan da lehendakariaren ordez.

Munillak bere predikuan esan du ETAk armak utzi behar dituela, eta "bakerako bidearen" aldeko apustua egin du , "zabalik dauden zauri ugari guzti horiek sendatzeko".

Ildo horretan, zenbait presok ETAren ibilbidearen inguruan berriki egindako kritika "poztasunez eta itxaropenaz" hartu duela adierazi du.

"Beste behin, uste sendo ebanjelikoan berresten gara: Benetako bakeak damutik etorri behar da eta ez matematika politikoetatik. Benetako bakeak damutik jaio behar du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea