Politika -

Atzoko bileraren ostean

Izagirre: 'Elorzak bazekien zein zen atzoko bilerako gaia'

Juan Karlos Izagirrek eta Odon Elorzak atzo izan zuten bileraren ostean, alkate ohia "desengainatuta" agertu zen bilerako gaien gainean, eta Izagirrek erantzun dio bazekiela "zein zen bilerako gaia".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak gaur esan du Gipuzkoako hiriburuko alkate ohiak, Odon Elorzak, bazekiela zein zen atzo biek izan zuten bilerako gai nagusia.

Izagirreren eta Elorzaren lehenengo bilera ofiziala izan zen atzokoa, maiatzaren 22ko hauteskundeen ostean. Bertan, alkate ohiaren helburua hiriaren proiektuen gainean hitz egitea zen; Izagirrerena, ordea, "normalizazio polikoaren" inguruko kontuez hitz egitea.

Gauzak horrela, bilera amaitu ondoren, Elorza "desaengainatuta" agertu zen eta Bilduk Gipuzkoako hiriburua "ideologia buru hartuta" kudeatu nahi duela salatu zuen.

Gaur eskaini duen prentsaurreko batean, Izagirrek Elorzari erantzuteari uko egin dio, baina argitu du alkate ohiak bilera baino lehenago "bazekiela" zein gaien gainean hitz egin behar zuten eta gaineratu du, Elorzari "diskrezio handia" eskatu ziola eduki horien gainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea