Politika -

EAJ

Urkullu: 'Lehendakariak agintaldia betez gero, 4 urte galduko ditugu'

Jeltzaleen buruak adierazi du PPk PSE-EErekin eta lehendakariarekin duen "desadostasuna gero eta publikoagoa" izango dela.

Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu, EAJren EBBko presidentea. Argazkia: EITB
Lopezek agintaldia agortuz gero lau urte galduko ditugula dio Urkulluk

02:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren Euskadi Buru Batzarreko presidentearen aburuz, "eztabaidaezina" da Patxi Lopez lehendakariak agintaldia agortzen badu euskal giartearentzat "alferrik galdutako" lau urte izango direla. Hori dela eta "zintzoa" izateko eskatu dio eta "euskal gizartearen beharrei erantzuten" ez dela ari aitor dezala esan dio.

Urkulluk Europa Pressi egindako adierazpenetan adierazi duenez, PSE-EEren Gobernuarekin "zazpi bider handitu da Euskal Autonomia Erkidegoaren zor publikoa", "finantza eta ekonomia gaitasunik gabeko" politika duela iritzi dio jeltzaleen buruak.

"Une hauetan eztabaidaezina da, Patxi Lopezek agintaldia amaitu arte lehendakari izaten jarraitzen badu, alferrik galdutako lau urte izango direla", azaldu du Urkulluk.

Bere ustez, "lehendakariak bere buruarekin zintzoa eta koherentea" izan beharko luke euskal gizarteak dituen beharrei erantzuten ari den ala ez pentsatzean.

PPrekin desadostasunak

Urkulluren ustez, PP eta PSE-EEren arteko desadostasunak "egiturazkoak" dira, "terrorismoaren kontrako politikaz haratago" gai askotan "desadostasun nabarmena" dutela azpimarratu du Urkulluk.

Besteak beste, Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoan euskarari emandako balioarekin gertatzen ari dena jarri du Urkulluk adibide gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea