Politika -

Koronabirusa

Urkulluk koronabirusaren kudeaketaren berri emango dio berriro Eusko Legebiltzarrari

Lehendakariak "eskura dagoen informazio guztia eguneratu" eta Jaurlaritzaren kudeaketari buruzko azalpen guztiak "gardentasunez" eman nahi dizkie legebiltzarkideei.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean beste agerraldi bat egiteko eskaera egin zuen Iñigo Urkullu lehendakariak atzo, asteazkenarekin, COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren aurrean Eusko Jaurlaritzak azken bi asteetan hartutako erabakien berri emateko.

Diputazio Iraunkorraren, Legebiltzarra deseginda dagoenean hura ordezkatzen duen erakundearen, Mahaiak bilera telematikoa egingo du gaur, ostegunarekin, 10:30etik aurrera, eskari hori aztertu eta, hala badagokio, data ezartzeko.

Apirilaren 2ko agerraldiaren ostean, "eskura dagoen informazio guztia eguneratu" eta bere gobernuaren kudeaketari buruzko azalpen guztiak "gardentasunez" eman nahi dizkie Urkulluk Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden taldeei, "osasun arloko mundu mailako krisi honen aurrean", Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Gauzak horrela, Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean azalpenak emateko eskaera lehendakariak berak egin du, eta ez talde batek, Jaurlaritzak nabarmendu duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EAJ-PNV Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa Alderdi politikoak Gaixotasunak Ekonomia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa