Politika -

ETAren biktimak

Biktimen aurrean 'aurpegia emateko' eskatu dio Pastorrek Bilduri

PSEko bozeramailearen hitzetan, "aurrera egin ezinik egongo gara Garitano eta bere lagunek jaso duten babesa ezker abertzalearen aldeko gauzak egiteko direla pentsatzen jarraitzen duten bitartean".

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSEko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak ETAren biktimen aurrean "aitzakiak alde batera uzteko eta aurpegia emateko" eskatu dio Bilduri. Ezker abertzaleak "haien aldekoak zaintzen dituela" eta EAk eta Alternatibak "haien lagunak desenkusatzen" dutela deitoratu du. Modu honetan, agerian geratu da "gobernatzea zer den ez dakitela", adierazi du.

"Garitanok eta bere lagunek jasotako babesa ezker abertzalearen alde egiteko dela pentsatzen jarraitzen duten bitartean, aurrera egin ezinik egongo gara", esan du.

Pastorren aburuz, EAk eta Alternatibak Garitano, Izagirre eta Bilduko beste kideak, "elkarbizitza oroimenetik eta eragindako kaltea aintzat hartuta soilik lortu daitekeela konbentzitu behar dituzte".

"Indarkeria arbuiatzen dutela diote, baina ez dituzte indarkeriaren ondorioak arbiuatzen", azpimarratu du. "Ausartak izan behar dira, aurpegia eman behar dute eta kritikei aurre egin. Luzea eta zaila izango da, baina bidea hasi behar dute. Ez dute aitzakiarik. Demokratak izan behar dira", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea