Politika -
Aldaketa Donostiako ekitaldian
Ares: 'Ez dut ezker abertzaleen ekitaldiak debekatzeko agindurik eman'
Herrizaingo sailburuak adierazi duenez, ez dira beraiek ezta Ertzaintza ere "egoera politikoa tenkatzen" ari direnak, "ideia politikoen apologia egiteko jaiaz baliatzen direnak baizik".
Erredakzioa
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak asteazken honetan adierazi duenez, " ez dira beraiek ezta Ertzaintza ere "egoera politikoa tenkatzen" ari direnak, "ideia politikoen apologia egiteko jaietan biltzen den jendetzaz baliatzen direnak baizik".
Larunbat honetarako Donostian ezker abertzalearen ilegalizazioaren kontrako manifestazioaren hasiera aldatu du Herrizaingo Sailak, Aste Nagusiaren jai-esparrutik ez igarotzeko. Aldaketa honek manifestazioa deitu dutenen salaketak zabaldu ditu.
Horrela, astearte honetan ezker abertzaleak Herrizaingo Saileko jarrera salatu du, "krispazioa eta tentsioa sortzen saiatu delako, biltzeko eta manifestatzeko oinarrizko eskubideak urratu nahi izan dituelako".
"Herrizaingo Sailak eta Ertzaintzak beren egitekoa betetzen jarraituko dute, orain arte egin duten bezala; tolerantzia ezaren eta sendotasun demokratikoaren politikatik aldendu gabe. Ertzaintza, jaietan dauden herri eta hirietan egongo da jaiak bake-giroan ospatzen direla bermatu, araudia eta indarrean dagoen legedia betetzen direla ziurtatu eta elkarbizitza aske baten alde egiteko", jakinarazi du Aresek.
Herrizaingo Sailak zehaztu nahi du jai egunetarako deitutako zenbait ekitalditan aldaketak egin daitezen hartutako ebazpenen bidez, ekidin egin nahi direla manifestazioko jendea eta jaiak direla eta bertaratutakoa elkartzeak eragin ditzakeen ondorioak. Besteak beste, halako jendetzaren aurrean, larrialdi zerbitzuek (Ertzaintza, suhiltzaileak, anbulantziak...) bertaratzeko, eta ondorioz, larrialdiari aurre egiteko izango lituzketen arazoak.