Politika -

EAEko hauteskundeak

Itun zabala proposatu du Elkarrekin Podemosek EAEko eredu ekonomikoa aldatzeko

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak esan duenez, koronabirusaren agerraldiak eragindako krisiak "egoera ekonomiko kritikoan" utziko du Euskadi.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hauteskundeei begira, alderdi politiko eta gizarte-eragile guztien artean "itun zabala" adostea proposatu du Elkarrekin Podemosek astearte honetan, Euskadiko ekonomia eredu jasangarriago batera "aldatzeko" helburuarekin.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak esan duenez, koronabirusaren agerraldiak eragindako krisiak "egoera ekonomiko kritikoan" utziko du Euskadi, enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren beherakada handiarekin, "konfinamenduaren lehen asteetan egiaztatu den bezala".

Gorrotxategiren iritziz, "gaur egungo krisia gainditzeko modu bakarra industria jasangarri eta ekologiko baterako trantsizioa da; izan ere, aldatzen ez bagara, koronabirusarena ez da azken pandemia izango, planetaren aukeren gainetik bizi garelako".

"Itun zabala" ahalbidetzeko asmoz, alderdien arteko akordio batekin hastea proposatu du Gorrotxategik, eta, ondoren, sindikatuen, enpresen, unibertsitateen, gobernuz kanpoko erakundeen, ikerketa-zentroen eta era guztietako gizarte-eragileen proposamenak jasotzea, "haien ekarpenak gogo handiz helaraziko lituzketelako".

"Gizarteak gure desadostasunetatik harago joatea eta berreraikitzeko adostasuna lortzea eskatzen du, eta espero dut proposamen hau denek gogo onez hartzea", esan du Gorrotxategik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra EAEko hauteskundeak Hauteskundeak AEB Alderdi politikoak Ekonomia Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako hauteskundeak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Euskal Autonomia Erkidegoko emaitzak Miren Gorrotxategi