Politika -
Eleaken manifestazioa
Milaka pertsonek Sorturen legeztapena eskatu dute Donostian
Eskubide zibilen aldeko mugimenduak deituta, alde guztietako indarkeriak errefusatu dituzte eta alde guztietako biktimak izan dituzte gogoan.
Erredakzioa
Milaka pertsonek ezker abertzaleko elkarteak legeztatzea eskatu dute Donostian izandako manifestazioan. Amaierako hitzaldian Juan Mari Jauregui eta Fernando Mugica ETAko biktimen oroimenean egindako monolitoen kontra izan diren erasoen aurka daudela esan dute.
Manifestazioa, Eleakek deitu du "Euskal Herria libre eta legala. Eskubide guztiak guztiontzat" leloarekin, 17:00etan atera da Kontxako Pasealekutik Okendo plazara.
Ezker abertzaleko Tasio Erkizia, Miren Legorburu eta Niko Moreno ordezkariak, besteak beste, Aralarreko burua, Patxi Zabaleta koordinatzaile nagusia, eta EBko prokuradoreohia, Mikel Izagirre, izan dira bertan.
Ibilbidea amaitzerakoan, Eleakeko bozeramaileak, Joxean Agirrek, Sorturen legalizazioa eta "martxan dagoen prozesua finkatzeko eta itzulezina bihurtzeko pausu eta konpromiso aldeaniztun berriak" ere eskatu ditu; eta baita "alde guztiek indarkeriaren erabilera betirako uztea ere.