Politika -

Koronabirusa

Podemosek uste du osasun agintariei dagokiela hauteskundeen data jartzea

"Galdera ez da hauteskundeak uztailean bai ala ez, galdera da segurua den uztailean egitea eta izan dezakeen kostua osasun aldetik eta demokratikoki", Miren Gorrotxategi lehendakarigaiaren arabera.

Miren Gorrotxategi Podemosen lehendakarigaia. Argazkia: EiTB
Miren Gorrotxategi Podemosen lehendakarigaia. Argazkia: EiTB
Miren Gorrotxategi Podemosen lehendakarigaia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemosek esan du EAEko hauteskundeak ez liratekeela egin behar osasun agintariek berme guztiak ematen dituzten arte, hau da, osasuna arriskurik ez dagoen arte eta herritar guztien parte hartzea bermatu arte.

Hasiera batean apirilaren 5ean ziren egitekoak Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak, baina atzeratu egin zituzten koronabirusaren pandemiagatik. Baina aurreko astean, Iñigo Urkullu lehendakariak uztailean egitea proposatu zuen, eta ostegunean, hilaren 30ean, proposamen horixe eztabaidatuko dute alderdiek.

Miren Gorrotxategi Podemosen lehendakarigaiak telematikoki egin duen agerraldian azaldu duenez, egungo egoeran osasun agintariei dagokie hauteskundeetarako datarako irizpidea ezartzea, ez alderdiei, ez Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoei.

Gorrotxategik gogorarazi du aurreko hauteskundeak osasun segurtasunik eta berme demokratikorik ez zegoelako utzi zirela bertan behera, izan ere, hauteskunde kanpaina oso modu irregularrean egin behar zen eta pertsona askok ezingo zuten botoa ematera joan gaixo edo berrogeialdian zeudelako.

“Galdera ez da hauteskundeak uztailean bai ala ez, galdera da ea segurua den uztailean hauteskundeak egitea eta izan dezakeen kostua osasun aldetik eta demokratikoki”, Gorrotxategiren arabera.

Bere esanetan, hauteskunde deialdia bertan behera uzteko aho batez hartu zuten erabakia, eta babes horixe behar du data berriak ere, nahiz eta lehendakariaren eskumena izan eta adostasunik gabe egin dezakeen. “Egiten badu, hauteskundeetan parte hartzea besterik ez zaigu geratuko, baina uste dugu ez dela ardurazkoa”, esan du.

Europan pandemiaren ondorioz “dozenaka” hauteskunde bertan behera geratu direla gogorarazi ostean, Podemosen hautagaiak azpimarratu du egoera honetan eginez gero oso abstentzio altua izateko “arriskua” dagoela.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Miren Gorrotxategi