Politika -

Koronabirusa

Pandemiaren erronkei aurre egiteko "ikuspegi zabala" eskatu dio Urkulluk Europari

"COVID-19aren pandemiak gogor jo ditu gure gizarteak eta gure gaitasunak proban jartzen ari da. Gure etorkizuna Europar Batasunak ematen duen erantzunaren mende dago", azpimarratu du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.
Iñigo Urkullu lehendakaria
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Eusko Jaurlaritza.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz sortutako erronkei eta haiek gizartean eta ekonomian izango dituen ondorioei aurre egiteko “ikuspegi zabala” izateko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariak Europar Batasunari. Horrekin lotuta, gobernatzeko modu deszentralizatuak eta herritarrengandik hurbil daudenak eskatu ditu.

Robert Schuman Adierazpenaren 70. urteurrenaren harira, Iñigo Urkulluk hazkunde ekonomiko iraunkorra eta inklusiboa berreskuratzearen alde egin du bere adierazpenean.

Lehendakariak azaldu duenez, COVID-19aren pandemiak gogor astindu ditu gizarteak eta gizarteen egoerari erantzuteko duten ahalmena probatzen ari da. Urkulluren hitzetan, “gure etorkizuna” Europar Batasunak ematen duen erantzunaren araberakoa izango da.

“Gaur integrazio-proiektuaren sortze-printzipioak berreskuratzea eskatzen dugu, Schumanek eta Agirre lehendakariak defendatu zuten bezala”, azpimarratu du.

Lehendakariak aditzera eman du Euskadik bere ekarpena aurkeztuko diola “Europar Batasuna Lehengoratzeko Planari”, “Europaren etorkizuneko ikuspegiarekin” egin zuen moduan. Giza Garapen Jasangarrian oinarritutako hazkunde humanistarako, sozialerako eta inklusiborako proposamena egingo du.

“Euskadik konpromisoa hartzen du aurrerabidearen eta justizia sozialaren printzipioetan oinarritutako Europarekin, Europaren etorkizunak zehaztuko baititu Euskadiren etorkizuna eta biharko munduan izango dugun posizioa”, erantsi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Politika EB Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Europa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa