Politika -

Hauteskundeak

Urkulluren kudeaketa salatuta, PP+Ciudadanos eredua babestu du Iturgaizek

Caros Iturgaizen esanetan, EAJk kudeaketa "negargarria" egin du eta horren erakusgarri dira "Zaldibarreko luizia, Osakidetzako azterketak eta autonomoen nahiz adinekoen egoitzetako egoera".

Carlos Iturgaiz Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EiTB
Carlos Iturgaiz Radio Euskadiko estudioan.
Carlos Iturgaiz Radio Euskadiko estudioan. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Iturgaiz PP+Ciudadanos koalizioaren lehendakarigaiak gogor kritikatu du Iñigo Urkulluren kudeaketa eta uztailaren 12ko hauteskundeak osasun neurri guztiekin egiteko exijitu dio berriro, "herritarrek normaltasunez eta lasaitasunez bozka dezaten".

"Hauteskundeak une egokia izango dira Espainiako Gobernuak osasun larrialdiaren eta krisi ekonomikoaren kudeaketa negargarria egin duela esateko eta EAJ horren erantzule badela ere gogoratzeko; izan ere, eurek eraman zituzten Sanchez eta Iglesias Moncloara", esan du Iturgaizek.

Horrez gain, hauteskunde-kanpainan EAJren kudeaketa "negargarria eta kaotikoa" izan dela nabarmenduko dutela adierazi du eta, ildo horretan, Zaldibarreko zabortegiko luizia, Osakidetzako oposaketetako iruzurra, autonomoen egoera eta adinekoen egoitzetako edo hezkuntza sektoreko lan-gatazkak aipatu ditu.  

Gauzak horrela, EAJ boteretik kentzeko eta gobernu alternatibo bat eratzeko momentua iritsi dela azpimarratu du. Alternatiba hori PPren eta Ciudadanosen eskutik etorriko dela ziurtatu du. "PP+Ciudadanos eredua arrakasta izaten ari da Madrilen, Andaluzian edo Murtzian, datuak ikustea besterik ez dago", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Hauteskundeak Koronabirusa Carlos Iturgaiz Alarma egoera Deseskalatzea