Politika -

Elkarrizketa Radio euskadin

Semperrek dio Rajoyk izango duela gaitasuna ETAren amaiera kudeatzeko

Bestalde, PPren Gipuzkoako presidenteak esan du bere alderdiarentzat "ohorea" dela Laura Martin Juan Carlos Garcia Goena GALek hildakoaren alarguna PPn afiliatzea.

Borja Semper PPren Gipuzkoako presidentea, elkarrizketan. Argazkia: EITB
Borja Semper PPren Gipuzkoako presidentea, elkarrizketan.
Borja Semper PPren Gipuzkoako presidentea, elkarrizketan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper PPren Gipuzkoako presidenteak esan du Mariano Rajoyk eta PPk "ETAren betiko amaiera kudeatzeko gaitasuna" izango dutela hauteskundeak irabaziz gero, eta ziur dago ezker abertzalean horren jakitun direla.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, PP "ETAren betiko amaiera inteligentziaz kudeatzeko prest dago, baita ETA desegiten denean eztabaidatu behar diren gaiak jorratzeko ere".

Ezker abertzaleari dagokionez, Semperrek esan du "estutu" dituztelako aldatu dela egoera: "Estatuak ahultasuna erakutsi duenean hazi egin dira, alderdiok borrokan ari ginenean, momentuko Gobernuak nondik jo behar zuen argi ez zegoenean".

Dena dela, argi adierazi du "gai batzuetaz" hitz egin ahal izango dela, baina beste batzuetaz ez, "erakunde terrorista batekin ezin baita bere amaiera negoziatu".

Laura Martin

Semperrek esan du bere alderdiarentzat "ohorea" dela Laura Martin Juan Carlos Garcia Goena GALek hildakoaren alarguna PPn afiliatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea