Politika -

Akordioa

PSOEk eta PPk Konstituzioaren erreforma adostu dute

Akordioak administrazio publikoen aurrekontuen orekaren diziplina ezarriko du eta defizit estruktural orokorraren maximoa % 0,4an finkatuko du lege baten bidez.

Konstituzioa erreformatzeko akordioa aurkeztu dute PSOEk eta PPk

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk eta PPk Konstituzioa erreformatzeko akordioa itxi dute goizaldean. Administrazio publikoko aurrekontuen orekaren diziplina ezarriko dute, eta aldi berean, lege organiko berri batentzako esparru dokumentu bat adostu dute; horrek administrazio publikoen defizit estruktural orokorraren maximoa % 0,4an finkatuko du 2020tik aurrera.

Horrela banatuko da defizita: Estatuak izan dezakeen defizit estrukturala estatuko barne-produktu gordinaren % 0,26 baino gutxiago izango da, eta autonomia-erkidego bakoitzak bere barne produktu gordinaren % 0,14 baino gutxiago.

Tokiko erakundeek aurrekontuaren oreka aurkeztu beharko dute.

Lege berriarekin, akordioaren arabera, zorraren maila pixkanaka jaisteko irizpideak finkatuko dira; 2020an 135 artikuluan dagoen mugara heltzeko asmoa dute.

Konstituzioaren erreformari dagokionez, bihar heldu behar da Kongresuko erregistrora izapidea martxan jarri ahal izateko eta hurrengo astean irakurketa bakarreko bidetik eta berehala onartzeko.

Erreforma proposatu dutenen arabera, egungo egoera ekonomiko eta finantzarioak (krisi sakon eta luzean murgilduta gaude) "erreferentzia-oinarria Konstituziora eramateko egokitasuna sendotzea eragin du"; eta epe ertain edo luzean Espainiako ekonomiaren egonkortasunarengan konfiantza indartu beharra dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea