Politika -

PRESOAK

Azken ostiraletako elkarretaratzeei berrekingo die Etxeratek maiatzaren 29tik aurrera

Arduraz jokatzeko eskatu diete partehartzaileei "behar diren baimenak eskatuz, segurtasun tarteak errespetatuz eta maskara zein eskularruak jantziz beti".

Etxeratek Azpeitian antolatutako elkarretaratze baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Etxeratek Azpeitian antolatutako elkarretaratze baten artxiboko irudia.
Etxeratek Azpeitian antolatutako elkarretaratze baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal presoen senideen elkarteak hilero, azken ostiralean, Euskal Herrian egiten dituen elkarretaratzeei berrekingo die maiatzaren 29tik aurrera. Elkarretaratzeak bertan behera utzi behar izan zituzten koronabirusaren pandemiaren ondorioz.

Ohar baten bidez Etxeratek "arduraz jokatzeko" eskatu diete partehartzaileei "bizi dugun egoeraren aurrean, behar diren baimenak eskatuz, segurtasun tarteak errespetatuz eta maskara zein eskularruak jantziz beti".

"Espetxeetako arduradunek eta Frantziako zein Espainiar Estatuek salbuespenean babesteari uzteko eskatzea, gaixotasun larriak eta 65 urtetik gorako presoak askatzea eta euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzea" du helburuz ostiraleko elkarretaretzei berriro ekiteko asmo horrek.

Bestalde, Sarek proposatutako "Izan bidea" ekimenarekin bat egingo duela iragarri du Etxeratek, eta Hegoaldeko lau hiriburutan egingo du, maiatzeko azken ostiralean, alegia.

Gainera, "deseskalatzearen fase honetan areagotzen eta kalean berreskuratzen ari diren mobilizazioak eta dinamika aldarrikatzaileak" babestu ditu Etxeratek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak