Politika -

Konstituzioaren erreforma

Zapaterok erreforma ona dela sinetsarazi nahi dio PSOEri

Gobernuko presidentea eta Rubalcaba alderdikideekin bilduko dira gaur PPrekin adostutako erreforma konstituzionalak ekarriko dituen onurak azaltzeko eta haien babesa lortzeko.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudian.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren hauteskundeetako hautagaia alderdikideekin bilduko dira gaur PPrekin adostutako Konstituzioaren erreforma ona dela sinestarazteko asmoz, kontra daudenak erakartzeko batez ere.

Gaur, bilera andana egingo dituzte goizeko hamarretatik hasita. Exekutiba Federalarekin bilduko dira lehenik, lehenengo aldiz oporrak pasa ondoren eta Konstituzioaren erreformarako akordioa lotu ondoren.

Zapaterok, PSOEren idazkari nagusi eta erreformaren sustatzaile den heinean, alderdiko buruei azalduko die erreforma zergatik egin duen, eta bilera horretan egongo da Rubalcaba ere, defizitaren zenbaki zehatza Konstituzioan ez sartzeko egin duen kudeaketa azaltzeko.

Arratsaldeko bostetan, Rubalcabak bilera egingo du erkidegoetako buruzagiekin eta Jose Blanco PSOEren idazkariorde nagusia, Marcelino Iglesias Antolakuntza idazkaria eta Elena Valenciano hauteskunde-kanpainako zuzendaria ere bertaratuko dira.

Azkenik, diputatu eta senatari sozialistek bilera egingo dute 20:00etan, izan ere, astearteko osoko-bilkura baino lehen barne eztabaida bat egin nahi dute, baita erreferenduma egitearen inguruan ere.

Erreformaren proposamenak ezinegona eragin zuen sozialisten artean, baina defizitaren kopurua konstituzioan ez sartzeak eta lege organiko baten esku uzteak apaldu egin zituen desadostasunak.

Hala ere, eztabaidak irekita jarraitzen du erreferendumaren inguruan, zenbait buruzagi sozialistek eta indar politiko eta eragilek eskatu egiten baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea