Politika -

Konstituzioaren erreforma

Iglesias: 'PSOEk hausturarik gabeko babesa emango dio erreformari'

Marcelino Iglesias PSOEren antolatze-idazkariak erreferendum bat deitzea baztertu du, eta alderdiaren zuzendaritzak proposamenari erabateko babesa eman diola esan du.

Marcelino Iglesiasek esan du PSOEk "hausturarik gabe" babestuko duela erreforma. Argazkia: EFE
Marcelino Iglesiasek esan du PSOEk "hausturarik gabe" babestuko duela erreforma. Argazkia: EFE
Marcelino Iglesiasek esan du PSOEk "hausturarik gabe" babestuko duela erreforma. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marcelino Iglesias PSOEren antolatze-idazkariak esan du PSOEren diputatuek eta senatariek hausturarik gabeko babesa emango diotela defizita mugatuko duen Konstituzioaren erreformari. Proposamen horrek PPrekin adostu du PSOEk, eta, Iglesiak nabarmendu duenez, PSOEren Zuzendaritza Federalak erabateko babesa eman dio. Halaber, Marcelino Iglesiasek baztertu du erreferendum bat deitzea erreforma hori onartzeko; bere esanetan, erreferendum batek ziurgabetasuna sortuko luke.

Iglesiasek adierazi duenez, PSOEren zuzendaritza osoak ulertu du Zapaterok eta Rubalcabak erantzunkizun handia erakutsi dutela akordioak lortzeko, egoera ikusita eta arrisku sariak oinarrizko 400 puntuak gaindituta izan dituela kontuan izanda. "Ohiz kanpoko uneetan -nabarmendu du-, irtenbideak ere ezohikoak izan behar dira". Iglesiasek azpimarratu du Rubalcabak azken egunotan agerian utzi duen mezua: defizita eta zorra "ezkertiarrak" ez direla.

Marcelino Iglesiasek uste du erreformak "batasuneko eta kohesioko mezua" luzatzen diola ekonomiari; izan ere, udazkenean zehar nahasteren bat egon liteke merkatuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea