Politika -
Politika
Harrera hunkigarria egin diote Uxue Barkosi Kongresuan
Uxue Barkosek diputatuen txalo-zaparrada jaso du bularreko minbiziari aurre egiteko ebakuntza egin ondoren Kongresura bueltatu den egunean.
Erredakzioa
Uxue Barkos, Nafarroa Baiko diputatua, txalo-zaparrada luze batekin hartu dute diputatu guztiek Kongresuan. Lanera bueltatu da gaur Beheko Ganberara, bularreko minbiziari aurre egiteko ebakuntza egin ondoren hilabete batzuk bajan egon ostean.
Buruan zapi bat zuela igo da tribunara, Konstituzioaren erreformaren inguruan egin duen agerraldian parte hartzeko, hemiziklo osoa txaloka zuen bitartean.
"Eskerrik asko jaun-andreok. Hunkituta nagoela zin egiten dizuet. Eta uzten badidazue, Ganbera honetan dauden eta berdina pasatu dutenekin partekatu nahi dut une hau. Agian ordezkaritza ez dutelako gutxiago ikusi dira eta ohiartzun txikiagoa izan dute, baina indar berarekin pasatu dute", esan du NaBaiko diputatuak.
"Bene-benetan" eskertu du lankideen harrera Uxue Barkosek.