Politika -

Ospitaletik irten da

Mayor Orejak alta jaso du, bizikletatik erori eta astebetera

Barne ministro ohiak "medikuaren tratamenduarekin jarraitu beharko du aste batzuetan", ospitaleko parte medikoaren arabera.

Mayor Orejak medikuaren alta jaso du. Argazkia: Europapress
Mayor Orejak medikuaren alta jaso du. Argazkia: Europapress

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaime Mayor Oreja Europako Parlamentuko Alderdi Popularreko bozeramaileak medikuaren alta jaso du ostegun honetan, joan den asteko asteartean Abantos mendian, San Lorenzo del Escorialetik gertu, bizikletatik erori ostean.

Barne ministro ohiak Madrilgo Ruber klinika utzi du gaur familiakoek lagunduta. "Medikuaren tratamenduarekin jarraitu beharko du aste batzuetan", ospitaleko parte medikoaren arabera.

Abuztuaren 23an sartu zuten Oreja ospitalean eta handik lau egunetara ebakuntza egin zioten aurpegian eta esku batean. Aurpegiko hezur batzuk (orbita edo betzuloa eta masailalbo-hezurra) eta ezkerreko eskuko laugarren eta bosgarren metakarpoko hezurra konpontzeko kirurgiak egin dizkiote, ospitaletik iragan larunbatean komunikatu baten bidez jakinarazi zutenez.

Buruzagi "popularrak" hainbat alderdikideren babesa jaso du egunotan, Mariano Rajoy PPko presidentearena, besteak beste. Rajoy ospitalera joan zitzaion astelehenean, haren osasun egoera bertatik bertara ikustera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea