Politika -

Konstituzioaren erreforma

Erreformak ongizate estatua desegituratuko du Bilduren ustez

Erakundeek politika publikoak garatzeko duten gaitasuna "gehiago mugatuko" duela diote. Eta premiazkotzt jo dute "soberania politiko eta ekonomikoa duen euskal esparrua eraikitzeko indarrak biltzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru indar abertzaleak Konstituzioaren erreformaren kontra azaldu dira. Soilik bi astetan PSOEk eta PPk "totem aldaezina, erabakitzeko eskubide bahiketaren ikurra" aldatuko dute. "Merkatuen diktadurak benetako demokrazia ezeztatzen duen ardatza" aldatzea lortuko du.

Erreformaren mamiaren inguruan, aurrekontuen orekarako araudi honek "Ongizate Estaturen desegituratuko" duela esan dute. "Jada ia suntsituta dago aurretiko aldaketengatik, besteak beste, lan eta pentsioen erreformengatik". Horregatik, "eredu neoliberalaren inposaketa konstituzionala" dela uste dute, eta politika publikoak garatzea gehiago mugatuko duela adierazi dute.

Egoera honen aurrean, EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak indarrak batzea "premiazkoa" dela uste dute, soberania politiko eta ekonomikoa izango duen euskal esparrua eraikitzeko. Euren ustez, "dagoeneko badaude baldintza politiko, ekonomiko eta sozialak".

Gatazka politiko eta armatuaren irtenbidearen atarian gaude jada euren ustez, eta une honek "ausardia" eta "alderdikeriak baztertzea" alde batera uztea exijitzen du . "Herri bezala pentsatu eta Madrilen aurrean euskal nazio bat dagoela esan, eta ondorioz, erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu behar dugu.

"Ez da Madrilen paktuak egiteko garaia, Euskal Herrian hitzarmenak egiteko garaia da, ondoren, herri bezala, Madrilen negoziatu ahal izateko", azpimarratu dute.

Indar abertzaleen ustez "ezin da autodeterminazioaren eskubidea eskatu hauteskudeetan emaitza hobeak izateko"; "bakoitza bere aldetik ez, herri bezala jokatu behar da". Euskal aldarrikapenei Espainiako estatuak beti eman dien ezezkoei, ezin zaie "bakoitza bere aldetik eta alderkdikeriaz" erantzun, gaineratu du Matutek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea