Politika -
Kurtso politikoaren hasiera
Blancok aintzat hartu du Rajoyren 'ardura-atakea'
Bestalde, Rajoyk esan duen arabera, Espainia bere historiako "bidegurutze handienean" dago eta "sekulako zeregina" dator.
Erredakzioa
PSOEko idazkariorde nagusiak, Jose Blancok, gaur defendatu duenez, atzo Kongresuan onartu zen Konstituzioaren erreformak diru sarrerak zorratik bereiziko ditu eta Ongizate Estatua bermatzeko erabiliko da. Aintzat hartu du ere Mariano Rajoyk erreformaren alde izan duen "ardura-atakea".
"Lastima Espainia eta espainiarrak bere laguntza gehien behar zutenean ez izana", esan du Blancok. Azpimarratu duen arabera, azken urteotan Rajoyk "arazoen inbentario bat egin du, baina ez du inoiz konponbideen katalogorik aurkeztu".
Bestalde, PPko presidenteak, Mariano Rajoyk, esan duenez, Espainia bere historiako "bidegurutze handienean" dago eta "sekulako zeregina" dator berreskuratzea lortzeko; baina oso ziur dago "helburu nazional hau" guztion ahaleginekin lortuko dela.
Gobernu sozialistaren "inprobisazioz beteriko legatua" atzean uzteko, Rajoyk "neurritasuna, elkarrizketa eta adostasuna" agindu du" Estatuko akordioetan "laguntza maximoen bilaketan" eta "helburu nazionalean, berreskuratze ekonomikoan, anaitasuna" lortzeko.