Politika -
A-20ko hauteskundeak
Ezker abertzaleak EAJri: 'Ez da ulertuko Bilduri ezetz esatea'
Niko Moreno ezker abertzaleko bozeramailearen esanetan, "ulertezina" da EAJk ezker abertzalearekiko eta Bildurekiko aspaldiko partez izan duen "oldarkotasuna".
Erredakzioa
Niko Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak EAJri ohartarazi dionez, ez alderdi jeltzaleko kideek ezta Nafarroa Baiko hautesleriaren parte handi batek ere ez dute ulertuko datozen hauteskundeetarako Bildurekin eta Aralarrekin batera aurkezteko proposamenari ezetza ematea.
Hemendik egun batzuetara Iñigo Urkullu buru duen alderdia eta koalizio soberanista gai honi buruz eztabaidatzeko bilduko dira. Ezker abertzaleko ordezkari honek adierazi duenez, Aralarrek emandako baietzak "ilusio handiko osagai" bat zabaldu du. Morenok azpimarratu duenez, koalizio soberanistan "ez daude akordioak hitzartzeko arazorik".
Ezker abertzaleko bozeramailearen esanetan, "ulertezina" da EAJk ezker abertzalearekiko eta Bildurekiko aspaldiko partez izan duen "oldarkotasuna". Gauzak horrela, Konstituzioaren barnean autodeterminazioa sartzeko alderdi jeltzaleak proposatutakoa "hautesleak lotzeko" besterik ez da.
Morenorentzat, Urkulluren alderdia "EAJko bi aldeak poztea saiatzen da eta alderdiko interesak Euskal Herriko interesen gainetik gailentzen ditu".
Morenoren iritzian, "ustez berea den eskaintza batekin hauteskundeetara aurkeztu nahi da EAJ" baina "ideia autodeterminazio eskubidea aldarrikatzea bada, sentimendu abertzale guztiak batera aurkeztea da, herrialde bezala, eskaintzarik onena".
"Litekeena da EAJk bandera hura erabiltzea Madrilen akordioak bilatzeko asmoz eta ez Euskal Herrian", gaineratu du Morenok.