Politika -

Bilera Parisen

Camacho: 'ETA azkenetan dago'

Espainiako Barne ministroa Claude Gueant Frantziako Barne ministroarekin bildu da. Terrorismoaren aurkako borrokan Frantziako segurtasun indarrek Espainiari eskainitako laguntza eskertu du Camachok.

Antonio Camacho eta Claude Gueant Espainiako eta Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Antonio Camacho eta Claude Gueant Espainiako eta Frantziako Barne ministroa
Antonio Camacho eta Claude Gueant Espainiako eta Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETA "azkenetan" dagoela azpimarratu du gaur Antonio Camacho Barne ministroak. Ekintza armatuak uzteko erabakia duela urtebete hartu zuen erakunde terroristak, baina "indarkeriaren burugabekeria" onartzea eta armak behin betiko uztea "falta" zaiola gogorarazi du.

Claude Gueant Frantziako Barne ministroarekin batera emandako prentsaurrekoan, terrorismoaren aurkako borrokan Frantziako segurtasun indarrek Espainiari eskainitako laguntza eskertu du Camachok. Barne Departametuko egoitzan bildu dira bi agintariak Parisen.

"Lan horri esker, banda sekula baino ahulago eta azkenetan dago", adierazi du Espainiako Barne ministroak. Lankidetza horri esker 2004az geroztik ETAko "talde eta zuzendaritzak bata bestearen atzetik" erori direla gogorarazi du Camachok. Era berean, erakunde terroristako 730 kide atxilotu dituztela gaineratu du, horietako heren bat Frantzian.

Horregatik, ETAren aurkako borrokan izandako arrakastaren "zati handi bat" lankidetza horretan dagoela azaldu du Espainiako Barne ministroak.

ETAren iragarpena

ETAk armak behin betiko uzteko erabakia hartzen ez duen bitartean Espainiak eta Frantziak lanean "berdin" jarraituko dute terroristekin amaitzeko, Camachoren ahotan. Erakunde terroristak ekintza armatuak uzteko erabakia hartu zuenetik urtebete da.

Espainiako Gobernua bake prozesua "boikotatzen" ari dela eta su-etena egiaztatzeari uko egiten diola salatu du ezker abertzaleak gaur. Polizia zein Guardia Zibila "bandaren egoera egiaztatzen ari" direla esan du ministroak, "urtarriletik egindako 40 atxiloketek demostratzen duten bezala".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea