Politika -
Konstituzioaren erreforma
Senatuan erreformari zuzenketak egiteko epea bukatzen da
Aste honetan Senatuan izapidea amaitu eta testua behin betiko onartu ostean, parlamentariek 15 egun dituzte erreferenduma deitzen saiatzeko, Goiko edo Beheko Ganberetako hamarren batek eskatzen badu.
Erredakzioa
Arratsaldeko zortzietan amaituko da Senatuan aurrekontuen arauak zehazten dituen Konstituzioaren erreformarako zuzenketak aurkezteko epea. Ostiralean onartu zuten Kongresuan alde 316 boto eta kontra 5 boto jasota.
Zuzenketak aurkezteko epea gaur amaitu ostean, asteartean Goi Ganberako Konstituzio Batzordea bilduko da balizko aldaketak eztabaidatzeko. Asteazkenean eztabaidatu eta bozkatuko da erreforma, eta Kongresuan bezala, hiru bostenen gehiengoa beharko du onartzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea