Politika -

Auzitegi Nazionala

Asier Borrero absolbitu dute, Balmasedako PSEren egoitzaren aurkako erasoaren auzian

Epai-mahaiak ebatzi du ez dagoela frogarik ETAk 2007ko abenduaren 24an burutu zuen atentatuan Borrerok parte hartu zuela esateko.

Auzitegi Nazionalaren egoitza. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Auzitegi Nazionalaren egoitza.
Auzitegi Nazionalaren egoitza. ETBko bideo batetik hartutako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Asier Borrero ETAk 2007ko abenduaren 24an Euskadiko Alderdi Sozialistak Balmasedan duen egoitzaren aurka egindako atentatuaren auzian, haren aurkako frogarik ez dagoela ebatzita.

Fiskaltzak 15 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen Borrerorentzat. ETAk ezarritako lehergailuak kalte material handiak eragin zituen egoitzan.

Alabaina, epai-mahaiak esan du ez dagoela frogarik eraso hartan parte hartu zuela ziurtatzeko; izan ere, Borreroren aurkako elementu bakarra atentatu hargatik zigortutako ETAko beste kide batek atxilo-aldian egindako deklarazioa izan zen. Halaber, galdeketan poliziari esandakoa ukatu zuen gero instrukzio-epailearen aurrean eta epaiketan.

Frantzian 13 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Borrerori, 2015ean. Iaz utzi zuten Espainiako agintarien esku.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Bizkaia Presoak Atentatuak ETA Epaiketak PSE-EE Eguneko albisteak Balmaseda Albisteak Enkarterri