Politika -
ETAren aurkako borroka
Abenduan egingo dute Gogeaskoetxea Espainiaratzeko epaiketa
ETAko ustezko kideari 14 terrorismo delitu egozten dizkiote Espainian, hala nola ertzain bat hiltzea, Juan Carlos erregea hiltzen saiatzea eta Huescako kuartel batean atentatua egite.
Erredakzioa
Eneko Gogeaskoetxea ETAko ustezko kideak agerraldia egin du gaur Westminsterreko Auzitegian, bideokonferentzia bidez, estradizio epaiketa egin baino lehenagoko saioan.
Saio horretan, Espainiaratu edo ez erabakitzeko epaiketa abenduaren 14tik 16ra egitea erabaki dute.
Gogeaskoetxea (44 urtekoa) Londreseko espetxe batean dago uztailaren 7an Cambridgen atxilotu zutenetik.
ETAko ustezko kidea aspalditik bizi zen hiri horretan, agiri faltsuekin.
Espainiak 14 terrorismo delitugatik eskatu du estradizioa. Besteak beste, ertzain bat hiltzea, Juan Carlos erregea hiltzen saiatzea eta Huescako kuartel batean atentatua egitea egozten diote.
Orain, ETAren egituretan zein funtzio zuen aztertzen ari da Espainiako Polizia. Izan ere, Ibon anaiarekin ardura karguak izan zituela uste dute.