Politika -

UPNrekin akordioa sinatuta

Ana Matok 'ikuspegi zabala' izatea eskatu dio Nafarroako PPri

PPko idazkariordearen hitzetan, UPNrekin egindako hitzarmenak "ez du PPk Nafarroan duen egitekoa urardotzen" eta "Espainiarentzako etorkizuneko proiektua" defendatzeko aukera ematen die.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNrekin akordioa sinatu ondoren "ikuspegi zabala" izateko eskatu dio Nafarroako PPri Ana Mato PPko Antolakuntza idazkariordeak, aldaketa bultzatu eta PSOE oposiziora bidaltzeko. Mato Nafarroako PPko Zuzendaritzaren bilera zuzendu du Iruñean.

Duela hiru urte alderdia birsortu eta 18 urtez UPNrekin izandako akordioa hautsi ostean,"egoera oso konplexuetan", PPren ideiak defendatu izana eskertu die Matok. Horrekin batera, azaroaren 20ko hauteskundeetara batera joateko hitzarmenari "ahalik eta babes handiena" ematea eskatu die.

Akordio horrek, bere hitzetan, "ez du PPk Nafarroan duen egitekoa urardotzen" eta "Espainiarentzako etorkizuneko proiektua" defendatzeko aukera ematen die, "eta Nafarroak garrantzi berezia dauka proiektu horretan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea