Politika -
Epaiketa Portugalen
ETA 2007an hasi zen Portugaleko basea prestatzen, Fiskaltzaren ustez
Zengotitabengoaren kontrako epaiketa hasi da Portugalen. Erakunde terroristarentzako lehergailuak sortzea leporatzen diote, antza, Obidoseko etxea batean mila kilo lehergailu inguru gordetzeagatik.
Erredakzioa
Andoni Zengotitabengoaren kontrako epaiketa hasi da eta Portugaleko Fiskaltzak adierazi duenez, ETA 2007an hasi zen Portugaleko basea prestatzen. Lehergailuak sortzea leporatzen diote Zengotitabengoari.
Ustezko ETAko kidea 2008tik bizi zen Portugalen eta bere bigarren etxebizitzan, Obidos herrian, mila kilo lehergai gordetzen zituen, Fiskaltzaren ustez.
2010reko martxoan atxilotu zuten Zengotitabengoa eta bere kontrako epaiketa akusazioaren irakurketarekin, frogen aurkezpenekin eta 9 lekukoen testigaintzekin hasi da. Guztira 36 lagunen lekukotasunak aurkeztuko dituzte.
Zengotitabengoak itzultzaile bat izan du epaiketan, baina portugalera ulertzen zuen arren, ez du izan nahi epailearen aurrean hitz egin.