Politika -
Eusko Legebiltzarra
Mendiaren agerraldiak emango dio hasiera biktimen Ponentzia berriari
Jaurlaritzak abian jarriko dituen neurrien berri emango du Mendiak bere agerraldian.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia arduradunak emango dio hasiera Eusko Legebiltzarreko gehiegikeria polizialen eta politika arloko biktimen Ponentziari berriari, hilaren 22an. Jaurlaritzak abian jarriko dituen neurrien berri emango du Mendiak bere agerraldian.
PPren eta UpyDren legebiltzarkideak ez dira bileretara joan, ETAren biktimak eta poliziaren indarkeria pairatu dutenak parekatzea ez dutelako begi onez ikusi.
Legebiltzarrean adostutako akordioak betetzen diren kontrolatuko du Ponentziak: biktimei begira harreta unitate berri bat sortzea, biktimen egoerari buruzko txostena egitea edota neurri zehatzak martxan jartzea.Terrorismoaren Biktimen Zuzendaritzak kudeatuko ditu politika arloko biktimen inguruko ekimenak.