Itxi

2020/07/14

15:46

Politika

Katalunia

Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hortaz, bederatzi politikari presoak espetxetik atera ahalko dira egunez eta lo egitera soilik bueltatu beharko dira. Halaber, asteburua etxean igarotzeko aukera izango dute.  

  • Preso dauden bederatzi buruzagi independentistak.

    Preso dauden bederatzi buruzagi independentistak. Foto: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Generalitateak hirugarren gradua eman die Kataluniako prozesu independentistaren auzian zigortutako bederatzi buruzagi politikoei: Jordi Turull, Josep Rull, Quim Forn, Dolors Bassa eta Raul Romeva kontseilariei, Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohiari eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium erakundeetako buruzagiei, hurrenez hurren.

Kataluniako Gobernuko Justizia Kontseilaritzak jakinarazi duenez, espetxeetako tratamendu batzordeek uztailaren 2an egindako proposamena berretsi dute, eta presoei arratsalde honetan eman diete erabakiaren berri.  

Horrela, bada, astelehenetik ostegunera egunez kartzelatik ateratzeko aukera izango dute, lo egitera soilik bueltatu beharko dira eta asteburua etxean pasatu ahalko dute.

Espetxeetako tratamendu batzordeek erabakiko dute hirugarren gradua noiz hasiko diren aplikatzen eta presoei ezarriko zaizkien ordutegiak zeintzuk izango diren. Orain arte lan egiteko atera ahal ziren kartzelatik, bigarren graduan egon arren.  

Generalitateak Fiskaltzaren esku utziko du bere ebazpena eta honek espetxe zaintzako epaitegian helegitea aurkezteko aukera izango du. Azken instantzian, Auzitegi Gorenera jotzeko aukera egongo litzateke.  

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;