Publizitatea
Itxi

2020/07/15

09:08

Politika

ELKARRIZKETA POLITIKOA

Amaya Fernandez: "Voxen antipodetan gaude"

RADIO EUSKADI | ERREDAKZIOA

Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, ez doaz Eusko Legebiltzarrera euskal abertzaletasunaren euskarri izatera, euskal gizartearen lehentasunak defendatzera baizik.

  • Amaya Fernandez, EAEko PPko presidentea

    Amaya Fernandez, Euskadiko PPko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Amaya Fernandez EAEko PPko presidenteak bere alderdia "Voxen antipodetan" dagoela adierazi du Radio Euskadiko "Ganbara" n, eta ez direla Eusko Legebiltzarrera joango euskal nazionalismoari eusteko dikea izatera, euskal gizartearen lehentasunak defendatzera baizik.

"Umiltasunez" onartu ditu joan den igandean lortutako emaitza txarrak, eta norabide aldaketetan pentsatu aurretik alderdian hausnarketa bat egitea beharrezkoa dela uste du; San Inazio Loiolakoaren esaldia ekarri du gogora, "atsekabe garaian, etxe-aldaketarik ez egitea".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena