Itxi

2020/07/24

18:38

Politika

Errioxan

“Gaur-gaurkoz” Urkulluk ez du uztailaren 31ko presidenteen biltzarrean parte hartuko

Agentzia | Erredakzioa

“Diru-bilketaren beherakadari aurre egiteko, zorpetze gaitasuna adosteko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa oraindik bildu ez denez” bilerara ez joatea erabaki du lehendakariak.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak presidenteen biltzarra deitu du uztailaren 31rako Errioxan. “Gaur-gaurkoz”, ostera, ez dela joanen jakinarazi dio Iñigo Urkullu lehendakariak Espainiako Gobernuari. “Diru-bilketaren beherakadari aurre egiteko, zorpetze gaitasuna adosteko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa oraindik bildu ez denez” bilerara ez joatea erabaki du lehendakariak.

Presidenteen batzar berri bat deitu du Sanchezek, Europar Batasunak adostutako akordioaren berri emateko. 750.000 milioi euroko diru funtsa sortzea adostu zuen EBk.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, Urkulluren hitzetan, “Euskadiren kasuan behintzat, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa bildu barik” batzarrera joatea “ez litzateke zentzuzkoa”.

Nahiz eta sailburuek, bereziki Ogasun eta Ekonomia sailburuak, “eskaera ugari” egin egoerak berdinean jarraitzen duela gogorarazi du Urkulluk. “Hazienda Ministerioko arduradunekin harreman estuan” izan dira, eta lehendakariak berak “eskatu zuen presidenteen biltzarrean, baita idatziz ere, baina ez dute erantzun”, kritikatu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;