Politika -

Currinen taldea

Currin: 'Sorturen legalizazioak normalizazioan lagunduko luke'

Horretaz gain, ,Bateragune auzian "ezker abertzaleko buruzagiei" ezarritako zigorra "etsigarria" dela adierazi du Harremanetarako Nazioarteko Taldeak agiri baten bidez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoafrikako Brian Currin abokatuak zuzentzen duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (GIC) adierazi duenez, Sorturen legalizazioa "normalizazioan lagunduko luke, bereziki hurrengo hauteskundeei begira".

Horretaz gain, ,Bateragune auzian "ezker abertzaleko buruzagiei" ezarritako zigorra "etsigarria" dela adierazi du Harremanetarako Nazioarteko Taldeak agiri baten bidez.

Taldekideak atzo eta gaur bildu dira Donostian eta Bilbon "normalizazio politikoa sustatzeko eta errazteko" xedez.

Eztabaidaren zati handi bat biktimei dagozkien kontuei buruz hitz egitean oinarritu da. Harremanetarako Nazioarteko Taldearen ustez, "alde guztiak aitortu behar dute biktimek pairatutako sufrimendua".

Ezker abertzalea

Sortu legeztatzea demokraziarako txarra dela adierazi du ezker abertzaleak, "agerian utziko lukeelako Estatu espainiarrak eskubide guztiak errespetatzen dituen egoera demokratiko bati dion beldurra agerian utziko lukeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea