Politika -
Azaroak 20
Ofiziala da gorteen desegitea eta hauteskunde deialdia
Aldizkari ofizialean argitaratu denez, hauteskunde-kanpaina azaroaren 4ean hasiko da, 00:00etan, eta 18an amaituko da, gauerdian.
Erredakzioa
Estatuaren Aldizkari Ofizialak Gorteak desegiten dituen eta azaroaren 20rako hauteskundeak deitzen dituen erret dekretua argitaratu du gaur. 350 diputatu eta 208 senatari aukeratuko dituzte hauteskunde horietan.
Dekretuan agertzen denez, kanpaina azaroaren 4ean hasiko da, 00:00etan, eta 18an amaituko da, gauerdian. Azaroaren 19a, larunbata, hausnarketa-eguna izango da.
Era berean, Kongresua eta Senatua osatzeko saioak abenduaren 13an izango dira, eta horrela, Gobernuko presidente berria abenduaren 20an izendatu ahal izango dute.
Senatuaren kasuan, azaroaren 20ko hauteskundeetan 208 senatari aukeratuko dira, gainerako 56ak erkidegoek hautatzen baitituzte.