Politika -
Elkarrizketa ETBn
Cabieces: 'ETAk jende asko hil du eta ezin du amnistian pentsatu'
Espetxe politika arintzeko eskaeren inguruan Gobernuak EAEn duen ordezkariak adierazi duenez, "ETAk desegin egingo dela adierazi behar du, eta hori pasa artean ez daitezela koplekin etorri".
Erredakzioa
Mikel Cabieces Gobernuak EAEn duen ordezkariak ETAko presoak Gernikako Akordioarekin bat egin eta amnistia eskatu izanagatik, "hori ez da Konstituzioan jasotzen, eta hainbeste jende hil duen talde batek ezin du pentsatu hori amnistia batekin gaindituko denik".
ETBn emandako elkarrizketa batean, ETAko presoek Gernikako Akordioarekin bat egin izanak demokratek "politikoki irabazi dutela" frogatzen duela adierazi du Cabiecesek. "Hiltzeagatik edo hiltzen uzteagatik ez dagoela inolako abantaila politikorik esan diegu, eta orain, mundu horretako zati batek hori barneratu du", erantsi du.
Espetxe zigorrak arintzeko egindako esakeren inguruan Cabiecesek esan duenez, "ETAk desegin egingo dela adierazi behar du, eta hori pasa artean ez daitezela koplekin etorri".