Politika -

Gernikako Akordiaren sinadura

Zapaterok ETAko presoen inguruan: 'Pauso adierazgarria da'

"Indarkeriaren amaierarako" pauso berri bat da Gobernuko presidentea Jose Luis Rodriguez Zapateroren ustez, baina zuhurtzia, ardura eta "denon batasuna" eskatu ditu.

Zapaterok ia 8 urtetan martxan jarri dituen neurri aipagarrienak

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoek Gernikako Akordioarekin bat egitea"indarkeriaren amaierarako pauso adierazgarria" dela esan du Jose Luis Rodriguez Zapaterok, Gobernuko presidenteak. Baina "une horren gertutasuna dela eta, gertakizunak zuhurtzia merezi du" azpimarratu du.

"Indarkeriaren amaierarako bidean pauso adierazgarria da". Horregatik, zuhurtziaz jokatzea beharrezkoa dela esan du Zapaterok hauteskundeak deitu ostean eman duen prentsaurrekoan.

Bere hitzetan, egoera hau "talde lan handi baten, demokrata guztien, eta baita Gobernu honen esfortzuaren ondorioa da".

"Duela hiru hamarkadatatik terrorismoa izan da gizartearen kezka nagusia, sufrimendu gehien ekarri diguna eta amaiera gertu dagoen uste osoa dugunean, inoiz baino arduratsuago jokatu behar dugu", erantsi du.

Neurri eskasa, Rajoyrentzat

Mariano Rajoyk ez du "aldaketa handirik" ikusten ETAko presoen iragarpenean. Ostiralean Gernikako Akordioarekin bat egiten zutela adierazi zuten ETAko presoen elkartearen ordezkariek. Espero duen adierazpen bakarra ETAren desegitea dela azpimarratu popularrak.

Rajoyk legislaturaren balantzea egiteko prentsaurrekoan egindako adierazpenak dira eta Candido Conde Pumpidok egindako adierazpenenekin bat datorrela gaineratu du PPko buruak, presoen iragarpena "onartezina" dela.

Popularrak ez du "aldaketa handirik" ikusten presoen erabakian eta "behin betikoa" ETAren amaiera iragartzen duen agiri bat izango litekeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea