Politika -

Kalteen kostua

PP: 'Bilduk eta kukutzak ordaindu behar lukete 140.000 euroko faktura'

Bestalde, Errekaldeko bizilagunek Kukutza gaztetxearen eraistea ikertzeko eskatu diote Amnistia Internazionalari.

Kukutza eraisteak ekarritako istiluen argazki bat. EITB
Kukutza eraisteak ekarritako istiluen argazki bat. EITB
Kukutza eraisteak ekarritako istiluen argazki bat. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon azkeneko astean Errekaldeko gaztetxea husteagatik eta eraisteagatik izandako istiluak "larritzat" jo ditu Bilboko PPk, eta "Kukutzak eta Bilduk ordaindu beharko lukete 140.000 euroko faktura", gaineratu du, inguruko altzariak hondatzeak eragindako kostuari buruz.

Cristina Ruiz Udaleko PPko bozeramaileak prentsaurreko batean adierazi duenez, Bildu eta Kukutzako kolektiboa egin ditu egun haietan Bilbon izandako istilu larrien erantzule.

Ruizen ustez, "bilbotarrok ordainduko ditugun kalte eta kostu ekonomikoek erantzuleen kontura joan beharko lukete. Kutsatzen duenak ordaintzen duen gauza bera, suntsitzen, erretzen eta kondenatzen ez duenak ere ordaindu beharko luke ".

Ezker abertzalea: "Ezin dira justifikatu larunbatean Kukutzagatik egindako istiluak"

Ezker abertzaleak esan du larunbat gauean Uribarrin (Bilbo), Kukutza gaztetxea eraitsi ostean, izandako gertaerak "penagarriak eta salatzeko modukoak" direla. Erasoak lekuz kanpo daudela uste du, eta ez ezin direla justifikatu.

Gainera, komunikatu batean, edukiontzi bateko suak zauritu zuen pertsonagatik eta istiluen kaltetuengatik "elkartasun osoa" erakutsi du, baita Uribarriko bizilagunekin ere, auzo horretan lau ibilgailuri su eman baitzioten, eta hainbat zuhaitz eta altzari erre baitziren.

Ezker abertzaleak Iñaki Azkuna Bilboko alkateari eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari "gertatutako guztiaren erantzule zuzenak" izatea leporatu die, "borrokaren bidea aukeratzeagatik" eta "elkarrizketari eta akordioari" uko egiteagatik.

Errekaldeko bizilagunek Amnistia Internazionalari eraispena ikertzeko eskatu diote

Errekaldeko Bizilagunen Elkarteak Kukutza gaztetxea eraistearen ostean izandako indarkeria ekintzen aurka egin du gaur. Poliziaren eta Udalaren jokaera salatu du, eta Amnistia Internazionalarekin harremanetan jarri da eraispena ikertzeko.

Bizilagunen elkarteak publiko egin du "argi eta garbi indarkeria ekintza guztiak" errefusatzen dituen ohar bat.

"Errekalde ikaratu egin dute, eta bertako bizilagunei eraso egiteaz gain, umiliatu egin dituzte", azaldu dute; horregatik, Herrizaingo sailburuak kargua uzteko eskatu dute. Udaleko gobernuko taldearen dimisioa ere eskatu dute, "elkarrizketaren bideko irtenbiderik onartu ez duelako eta eraikitzaile baten interes pribatuen alde egin duelako, auzoko eskubideen aurrean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea