Politika -

'Zuek zarete birusa'

Guardia Zibilak Euskal Herritik "ospa egin" dezan eskatu dute berriro Altsasun

Dozenaka pertsonak "birus" polizialaren kontrako "txertoa" defendatu dute Ospa Egunean. ANk ez debekatzea erabaki du, baina segurtasun indarrei "deliturik egiten ez dela zaintzeko" eskatu die.

Poliziak, birus bezala irudikatuta. Irudia: EiTB
Poliziak, birus bezala irudikatuta.
Poliziak, birus bezala irudikatuta. Irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ospa Eguna egin dute Altsasun (Nafarroa), beste urte batez, Guardia Zibila eta beste poliziak Euskal Herritik alde egiteko eskatzeko. Aurtengo leloa “Zuek zarete birusa” izan da.

Ekitaldi nagusia kalejira bat izan da. Dozenaka parte-hartzailek Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Euskal Herritik "ospa egiteko" eskatu dute dute.

Martxan Alde hemendik, utzi bakean, Foralak ere txakurrak zarete eta Ez zaituztegu nahi ezta behar bezalako leloak oihukatu dituzte.

Ekitaldian egin duten antzezpenean, Poliziaren zenbait abusuren ondoren, herritarrek Espainiako Polizia, Guardia Zibila eta Foruzaingoa herritik kanpo botatzea lortu dute, denek elkarrekin batera aurrera eginez.

Koronabirusaren pandemiak baldintzatuta egin dute Ospa Eguna, eta egoera aprobetxatu dute. Poliziak birus gisa irudikatu dituzte, eta antolaketa eta borroka horiekin bukatzeko "txerto" bakarrak direla esan dute.

Auzitegi Nazionalak baimendua

Martxaren ostean, Covite terrorismoaren biktimen elkarteak babesa adierazi dio Guardia Zibilari. Twitterren, “erradikalek beste urte batez herrian gorrotoa zabaldu dutela” deitoratu dute.

“Haiek justifikatzen duten ETAren beldurrarengandik beti babestu gaituen Guardia Zibila umiliatzeko antolatutako ekitaldia da”, esan dute.

2010etik ospatzen da 'Ospa Eguna' Altsasun eta tentsio uneak bizi izan dira hainbat alditan. 2015ean, adibidez, herri bazkarian agertu eta hiru karroza eraman zituzten guardia zibilek, "iraingarriak" zirela argudiatuta.

Guardia Zibilaren debeku eskariaren aurrean, Auzitegi Nazionalak ebatzi du "ekitaldi bat debekatzeko, susmoak egiaztatzeko balio dezaketen datu objektiboak" eman behar direla eta horren arabera, 'Ospa Eguna' ezin dela debekatu, baina "terrorismoa goretsi ez dadin edo biktimak umiliatu ez daitezen, behar diren neurriak har daitezela" eskatu du, eta Guardia Zibilari zein Polizia Nazionalari ekimenaren jarraipena egiteko eskatu die.

13:00etan egingo dute lehen ekitaldia, herri murala, hain zuzen ere; ondoren, herri bazkaria, eta ekitaldi nagusia 19:00etan izango da: plazatik irtengo den manifestazioa. Maskara une oro jantzita izateko eta segurtasun distantziari eusteko eskatu du Udalak.

Hain zuzen ere, Altsasuko Udala desegiteko eskatu du Pablo Casado PPko idazkariak, gaurko egunez Javier Ollo (Geroa Bai) alkateak "Guardia Zibila irain dadila ekiditen ez badu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Altsasu