Politika -

Altsasu

Sare sozialen bidez mehatxuak jaso dituela salatu du Javier Ollo Altsasuko alkateak

Larunbatean Ospa Eguna egin zuten Nafarroako herrian, eta, horren harira, mezu iraingarriak jaso dituela esan du Geroa Baiko alkateak. Mehatxuen aurrean elkarbizitza aldarrikatu du Ollok.

Javier Ollo, ETBko bideo batetik ateratako argazki batean.
Javier Ollo Altsasuko alkatea
Javier Ollo, ETBko bideo batetik ateratako argazki batean.

Euskadi Irratia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Ollo Altsasuko alkateak salatu duenez, azken egunotan mehatxuak jaso ditu sare sozialen bidez. Larunbatean, hilaren 29an, Ospa Eguna, Guardia Zibila Euskal Herritik joatea eskatzen duen eguna, egin zuten Altsasun, eta horri lotuta jaso ditu mezuak Geroa Baiko alkateak.

Ollok Twitterren duen profilean eman du mehatxuon berri. Sare sozial horretan nabarmendu duenez, "gorrotoa da demokratikoa ez den edozein ideologiaren oinarria. Egunotan asko dira, Altsasuko alkate naizen aldetik, eskuin muturretik bidali dizkidaten mezu iraingarriak... Honako hau bereziki larria da. Horien aurrean, elkarbizitza".

Altsasuko alkateak txio hori eskegi ostean bata bestearen ondotik etorri dira babes mezuak ere. Besteak beste, elkartasuna adierazi diote Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, Javier Esparza UPNko presidenteak edota Nafarroako Podemos alderdiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Xeko albisteak Geroa Bai Gaurko albisteak Nafarroan Sare sozialak berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Altsasu