Politika -
Bizkaia
Askatu dituzte Santurtzin Voxen ekitaldian izandako istiluetan atxilotutakoak
Guztira 15 lagun eraman zituzten atxilo. Javier Ortega Smith ultraeskuindarraren ekitaldiaren kontrako protestetan edukiontziak mugitu zituzten eta botilak eta harriak jaurti zizkieten ertzainei.
agentziak | erredakzioa
Atzo Santurtzin Voxen ekitaldi batean izandako istiluengatik desordena publikoak leporatuta atxilotu zituzten 15 lagunak libre geratu dira epailearen aurrean deklaratu ostean.
Manifestari antifaxistek protesta egin zuten Javier Ortega Smith ultraeskuindarraren ekitaldiaren aurka, eta edukiontziak mugitu eta botilak eta harriak jaurti zizkieten ertzainei.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 15 atxilotuek epailearen aurrean deklaratu dute gaur goizaldean, eta azkenean libre utzi dituzte, baina epailearen aurrean agertzeko betebeharrarekin hala eskatuz gero.