Politika -

Kartzela politika

ETAko lau preso gerturatu dituzte, eta hirugarren gradua eman diote beste bati

Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez Madrilera eramango dituzte, eta Asier Bengoa eta Faustino Marcos Zaragozara. Bestalde, Urko Labeagak hirugarren gradua jaso du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxe Zuzendaritzak ETAko lau preso Euskal Herrira gerturatzea erabaki du, eta beste preso bati hirugarren gradua aitortzea.

Idoia Mendizabal eta Jon Gonzalez dira Valentziako Picassent espetxetik Madrilera eramango dituztenak. Bikote dira eta 3 urteko seme bat dute. Picassenten zeuden amen modulua dagoelako bertan.

Baina aurki itxi egingo dute zentro hori, beraz, Aranjuezera eramango dituzte, bertan amen eta familia unitateen modulua baitago.

Halaxe erabaki du Espetxe Zuzendaritzak, Jon Gonzalez aitari bigarren gradua eman ostean. Biek 2030ean beteko dituzte zigorraren hiru herenak.

Asier Bengoa Lopez de Armentia da gerturatuko duten beste presoetako bat. Kasu horretan Herrera de la Manchatik (Ciudad Real) Darocara eramango dute, Zaragozara, alegia.

Bestalde, Faustino Marcos Alvarezek ere bide bera jarraituko du, Herrera de la Manchatik Darocara eramango dute. Espetxe-zigorraren hiru laurdenak beteak ditu iazko abendutik.

Bestalde, Espetxe Zuzendaritzak hirugarren gradua eskaini dio Urko Labeagari. 1998tik dago preso, 25 urteko espetxe-zigorrarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA Eguneko albisteak Albisteak