Politika -

Presoak hurbiltzea

Lehendakariaren plana 'itxaropentsua' dela dio ezker abertzaleak

Proposamena nahikoa ez bada ere, "behintzat urrats txikia" dela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak adierazi du Patxi Lopez lehendakariak proposatutako "adostasunerako plana" ez dela nahikoa, baina "norabide egokian egindako urratsa" dela eta "itxaropena" ere pizten duela.

Txelui Moreno eta Miren Legorburu bozeramaileak prentsaurrekoan agertu dira Donostian, Niko Morenorekin eta Tasio Erkiziarekin batera, azken asteetako gertakizunak baloratzeko, "albiste bete" etorri baitira.

Hain zuzen ere, atzo Lopezek egindako proposamena eta ETAko presoek Gernikako Akordioarekin bat egin izana aipatu dituzte, eta "konponbideen prozesua aurrera" egiten ari den erakusle direla goratu dute.

Lehendakariaren proposamenari dagokionez, Txelui Morenok esan du ez zela egon "egoerak eskatzen duen mailan", eta ezker abertzaleak nahiago izango lukeela Lopezek "jokera itxaropentsuagoa" izatea eta bake eta konponbide prozesuarekin erabateko konpromisoa izatea.

"Nolanahi ere, [proposamena] nahikoa ez bada ere, behintzat urrats txikia da", nabarmendu du Morenok. Hori horrela, "blokeo jarrera" alde batera uzteko eskatu die PSOEri eta PPri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea