Politika -

Auzitegi Nazionala

ETAko kide bat polizia baten hilketaz absolbitu dute

Juan Ramon Carasatorre Aldaz absolbitu du Auzitegi Nazionalak. 1994ko abenduaren 15ean, Lasarten, Alfonso Morcillo Donostiako Udaltzaingoaren sarjentua hil izana leporatzen zion fiskalak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Ramon Carasatorre Aldaz absolbitu du gaur Auzitegi Nazionalak. 1994ko abenduaren 15ean, Lasarten (Gipuzkoa), Alfonso Morcillo Donostiako Udaltzaingoaren sarjentua hil izana leporatzen zion fiskalak. 30 urteko espetxe-zigorra eskatzen zuen Fiskaltzak.

Valentin Lasarte ETAko kideak auzipetuaren kontra egindako aitorpena sinesgarritasunik ez duela erabaki du auzitegiak, eta Carasatorre absolbitu du. Lasarte eta Francisco Javier Garcia Gaztelu Txapote erakunde terroristako zuzendari ohia zigortu zituzten hilketa horregatik.

Epaian, Garcia Gaztelu Lasarteren akusazioak aintzat hartuta zigortu zuen auzitegiak, baina Carasatorreren kasuan "daturik, probarik edo zantzurik ez" dagoela uste dute magistratuek.

Horrela, Alfonso Guevara, Guillermo Ruiz Polanco eta Clara Bayarri epaileek azaldu dutenez, Lasartek bere burua errugabetzeko aprobetxatu zituen adierazpenak, izan ere, "beste bi ETAkideen konpartsa baino ez" zela izan esan zuen, baina "zenbait detailetan gezur borobilak esan zituen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea