Politika -

Konferentzia politikoa

PSOEren eta Rubalcabaren 'leialtasuna' eskertu du Zapaterok

Hitzaldian hartutako neurri "zailak" justifikatzen saiatu da Gobernuko presidentea. Horrela, neurri horiekin Espainiak "egoera oso zaila" saihestu duela ohartarazi du Zapaterok.

PSOEren eta Rubalcabaren 'leialtasuna' eskertu du Zapaterok. EFE
PSOEren eta Rubalcabaren 'leialtasuna' eskertu du Zapaterok
PSOE hauteskundeetarako oinarriak finkatzeko batzen ari da

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabaki zailak hartu behar izan dituen urte hauetan emandako "babesa" eta izandako "leialtasuna" eskertu die PSOEri eta Alfredo Perez Rubalcaba hautagai sozialistari Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak.

PSOEren konferentzia politikoan emandako hitzaldian hartutako neurri "zailak" justifikatzen saiatu da Gobernuko presidentea. Horrela, neurri horiekin Espainiak "egoera oso zaila" saihestu duela ohartarazi du Zapaterok. Bestalde, lehen agintaldian lortutako aurrerapauso sozialak goraipatu ditu agintariak, eta horregatik sozialistak oso harro daudela erantsi.

Rubalcabari "babes osoa" emateko eskatu die orain sozialistei Zapaterok. Rubalcaba hautagai langile, "zuzena eta ezinbestekoa" dela adierazi du Gobernuko presidenteak. Rubalcaba futbol talde bateko kapitain ona izango litzatekeela gaineratu du.

Rubalcabari babesa

"Aurpegia beti ematen du, ez du sekula soslairik ematen. Guztiaren zain egotea atsegin duela esaten dute, baina ez, guztirako deitzen dute eta bera beti prest dago. Hori da Alfredo Perez Rubalcaba, eta nik horrelako Gobernuko presidente bat nahi dut", adierazi du.

Era berean, Rubalcabak Gobernuan murrizketak egin dituela diotenei erantzun die Zapaterok. Errepideetako hildakoak eta segurtasun eza dira murriztu dituen gauza bakarrak, eta baita "ETA ere, azkenetan izatera arte", Exekutiboko presidentearen ahotan.

Bestalde, Felipe Gonzalez Gobernuko presidente ohia hautagai sozialistaren "aginduetara" jarri da gaur. Helburua hauteskunde orokorretara begira alderdia "berehala erasoan jartzea da, eta ez defentsan", Gonzalezen esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea