Politika -

Ekinen desegitea

EA: 'Ezker abertzaleak politikaren alde egindako apustuaren isla da'

Ikerne Badiolaren hitzetan, "gaur iragarritako urratsa gertaera gogoangarria da ezker abertzaleak azken bi urteetan etorkizun politikoari buruz egiten ari den hausnarketan".

Ekinen desegitea "gertaera gogoangarria" dela esan du Ikerne Badiolak. Argazkia: Artxibo.
Ekinen desegitea "gertaera gogoangarria" dela esan du Ikerne Badiolak. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekinen desegitea "ezker abertzale osoak bere helburu politikoak gauzatzeko bide politikoen alde egindako apustu bakar, esklusibo eta zorrotzaren isla da", Ikerne Badiola Eusko Alkartasuneko komunikazio idazkariaren hitzetan.

Komunikatu baten bidez, Badiolak EAren balorazioa agertu du: "Gaur iragarritako urratsa gertaera gogoangarria da ezker abertzaleak azken bi urteetan etorkizun politikoari buruz egiten ari den hausnarketan".

EAren ustez, "sektor epolitiko oso hori koordenada berberetan mugitzen ari dela baieztatzeak argi uzten du Euskal Herria aro politiko berri batean dagoela". Aro horretan, Badiolaren esanetan, "independentziaren aldeko talde orok onartu egiten du helburu nazionalen alde egiteko zilegitasuna bide politikoek bakarrik daukatela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea