Politika -

Batzar Nagusia

EBko kritikoek alderdia beste izen batekin birsortzea erabaki dute

Alderdi berriaren izena ez dute oraindik erabaki. Batzarrean, koalizioaren estatutuak ere aldatzea adostu dute koordinatzaile orokorraren postua desagertarazteko.

Javier Madrazo eta Gaspar Llamazares, Euskaldunan. Argazkia: Efe.
Javier Madrazo eta Gaspar Llamazares, Euskaldunan. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBk Batzar Nagusia egin du Bilbon eta parte-hartzaileen % 93,5 alderdia birsortzearen alde agertu da, beste izen batekin eta proiektu politiko ezberdin batean oinarrituta.

Hori izan da Mikel Arana koalizioaren koordinatzaile nagusiaren kontra dagoen EBko sektore kritikoak hartutako erabaki garrantzitsuena. Batzarra 10:30etan hasi eta 17:00ak jota amaitu dute. Parte-hartzaileen artean, Gaspar Llamazares IUko parlamentaria izan da.

Kritikoen iturriek Efe albiste agentziari adierazitakoaren arabera, alderdi berriaren izena erabaki gabe dago oraindik eta asmoa birsortze prozesuan iragartzea da, 2012ko lehen seihilekoan.

Sektore berak komunikatu batean esan duenez, parte hartzaileen % 93,1 koalizioaren estatutuak aldatu eta koordinatzaile nagusiaren postua desegitearen alde agertu da. Horren ordez, organo elkargokide batek egingo ditu zuzendaritza lanak, Exekutiba Iraunkorra izenekoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea