Politika -

ETAren komunikatua

PP: 'Zaborra' da, ez baitu 'behin betiko desegitea' iragartzen

Antonio Basagoitiren hitzetan, "ez genuke konformatu behar ETAren behin betiko desAgertzea iragartzen ez duten komunikatuekin". "Demokrata guztiek hori exijitu beharra daukagu", gaineratu du.

Antonio Basagoiti, Euskadiko PPko presientea. Argazkia: EITB.
Antonio Basagoiti, Euskadiko PPko presientea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak ETAren azken komunikatua "zaborra" dela esan du, "behin betiko desegitea eta armen entregatzea" iragartzen ez duelako.

"Inork ez luke ETAren behin betiko desegitea ez den ezerrekin konformatu behar", esan du Basagoitik Europa Press albiste agentziari egindako deklarazioetan. "Hori da gutxienez egin behar duena eta demokrata gutziok exijitu behar dioguna", azaldu du.

Euskadiko PPko liderraren arabera, ETAren azken mezuak taldea "hauteskunde kanpainian protagonista izan" eta azaroaren 20a arte "hizpide izaten" jarraitu nahi duela islatzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea