Politika -
ETAREN KOMUNIKATUA
Gobernua Egiaztatze Batzordearekin lanean aritzeko eskatu du Lokarrik
Lokarriren ustez egiaztatze prozesua "beharrezko pausoa da eta horrek ETAk indarkeriaren amaiera iragartzen duen adierazpenera eraman behar gaitu".
Erredakzioa
Akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak, Lokarrik, Gobernuari deia egin dio ETAren su-eten iraunkorra gainbegiratze duen Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin elkarlanean aritzeko.
"Egiaztapenak atzerapausorik ez duen prozesura garamatza, esperientzia handiko adituek ETAk su-etenaren konpromisoarekin betetzen duen ala ez ziurtatzeko. Inplikazio horri esker nekez bueltatu gaitezke berriz indarkeriara", esan tu taldeak ohar batean.
Egiaztatze prozesua "beharrezko pausoa da eta ETAk indarkeriaren amaiera iragartzen duen adierazpenera eraman behar gaitu honek". "Orain arte emandako pausoak positiboak dira, baina ETAren erabakia ezin da gehiago atzeratu, hori eskatzen baitu euskal gizarteak, askatasunean, segurtasunean eta berdintasunean bizitzea", adierazi dute.